San Martin egoitzan aste berezia ospatuko dute astelehenean hasita

Uztarria.eus 2011ko aza. 4a, 11:11

Zapatura, hilaren 12ra, bitartean hainbat ekimen izango dira egoitzan

Aste osoan zehar, egoitzan ospatutako ekitaldien argazkien eta egoiliarrek egindako eskulanen erakusketa egongo da

Aste osoan zehar, San Martin Egunaren baitan, San Martin egoitzako astea ospatuko dute. Astelehenetik zapatura hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Besteak beste, musika emanaldiak, bazkaria, meza, karta-joko txapelketak... egingo dituzte.

Aste osoan zehar, egoitzan ospatutako ekitaldien argazkien eta egoiliarrek egindako eskulanen erakusketa ere egongo da.

Egitaraua

Azaroak 7, astelehena

.11:45ean, Inaugurazio ekitaldia Udaleko ordezkariekin eta egoiliarrek pregoia eta emanaldia eskainiko dituzte, Iraurgi Ikastetxeko haurrekin batera.

.17:00etan, Amaia eta bere gitarra taldearen emanaldia.

Azaroak 8, asteartea

.11:00etan, karta txapelketa.

.17:00etan, Bingo berezia.

Azaroak 9, asteazkena

.11:00etan, jokoak.

.16:15ean, txokolatada.

.17:00etan, Jose Maria Soroaren kantaldia.

Azaroak 10, osteguna

11:00. Iraurgi ikastetxeko haurren emanaldia.

17:00etan, Pako Aristi eta Urrestillako kantarien emanaldia.

Azaroak 11, ostirala

.10:30ean, San Martin eguneko meza nagusia.

.11:30ean, bideo-antzerki emanaldia, Komedia zaharrak.

.13:00etan, bazkari berezia.

.16:45ean, Bingo berezia.

.18:15ean, Juan de Antxieta Musika Eskolako ikasleen emanaldia.

Azaroak 11, zapatua

.12:00etan, Toka txapelketa.

.14:00etan, familiarekin bazkaria.

.17:00etan, Kupela taldearen erromeria.