Jose Luis Otamendik idatzi du Sarrionandiaren 'Kartzelako Poemak' liburuko hitzaurrea

Uztarria.eus 2011ko aza. 4a, 10:11

Datorren ostiralean, hilak 10, Donostiako Doka Antzokian egingo dute poemen errezitaldia

Jose Luis Otamendi bertan izango da

Joseba Sarrionandiaren Kartzelako poemak liburua berargitaratuko du Susa argitaletxeak eta liburuan datorren hitzaurrea Jose Luis Otamendik idatzi du.

Poema horiei ahotsa jarriko diote datorren ostiralean, azaroaren 10ean, Donostiako Doka Antzokian, 19:00etan hasita. Bertan izango da Otamendi hitzaurrea azaltzen eta poemak irakurtzen.

Berarekin batera Oier Gillan, Joxemari Iturralde, Jon Benito eta Mikel Etxaburuk irakurriko dituzte poemak.