Lan Mobel Iraurgik Barçaren kontra jokatuko du gaur

Uztarria.eus 2011ko aza. 4a, 10:11

Partida 21:00etan hasiko da, kiroldegian

Lan Mobel Iraurgiko Alfredo Ott jokalaria urriko bost jokalari onenetan sartu dute Solobasket.com-ekoek

Espainiako Zilarrezko LEB ligako Lan Mobel ISBk Bartzelona Regal taldearen kontra jokatuko du gaur, ostirala, 21:00etan hasita, Azpeitiko kiroldegian.

Sailkapeneko lehenengo postuan dago Bartzelonako taldea, hiru garaipen lortuta. Lan Mobel Iraurgi, berriz, seigarren postuan, bi partida irabazita. Beraz, hirugarren garaipena lortzen saiatuko da Iraurgi. Defentsari garrantzi berezia emanda irabazi dituzte azken bi partidak, eta gaur ere hori egiten saiatuko dira.

Talde gaztea da Barça Regal. Izan ere, bataz beste 20,7 urteko adina dute jokalariek. Partida bakarra galdu dute, eta hiruko marratik min handia egiten dutela gogoratu du Iurgi Camino, Lan Mobel ISBko entrenatzaileak.

Ott jokalari onenetan

Lan Mobel Iraurgiko Alfredo Ott esatubatuar jokalaria LEB Ligako bost jokalari onenetan sartu dute Solobasket.com-ekoek, urrian lortutako puntuak tarteko. Bataz beste, 17.8ko balorazioa lortu du Ott-ek.