Eneko Etxeberria Gipuzkoako Ur Kontsortzioko eta Gipuzkoako Urak, SA-ko lehendakari izendatu dute

Uztarria.eus 2011ko urr. 31a, 11:10

Gipuzkoako 70 udalerriri ematen die ur hornidura edota saneamendua Ur Kontsortzioak

Besteak beste, Ibaiederko urtegiaren kudeaketa dago bere esku

Gipuzkoako Ur Kontsorzioko Lehendakaria eta Batzorde Exekutiboko kideak izendatu zituzten joan den urriaren 27an Donostian. Eneko Etxeberria Bereziartua, Azpeitiko alkatea, izango da Gipuzkoako Ur Kontsorzioko lehendakaria. Eta, aldi berean, Kontsorzioko jabegoa duen Gipuzkoako Urak SA-ko administrazio kontseiluko lehendakaria ere izango da Etxeberria.

Lehendakariordea Beasaingo alkatea izango da, eta batzorde exekutiboko kideak Eibar, Elgoibar, eta Zestoako udaletako ordezkariak, besteak beste.

Gipuzkoako 70 udalerriri ematen die ur hornidura edota saneamendua Ur Kontsortzioak. Besteak beste, Ibaiederko urtegiaren kudeaketa dago bere esku.