150 bikotek eman dute aurrez izena Kros Mistoan

Uztarria.eus 2011ko urr. 28a, 14:10

Bihar, zapatua, izango da lasterketa, 18:00etan hasita

Lasterketa aurretik ere izena emateko aukera izango dute, 50 bikotek

Bihar, zapatua, Azpeitiko Herriarteko III. Kros Mistoa izango da, Ikasberri Kirol Elkarteak antolatuta. 150 bikotek eman dute izena aurrez, eta lasterketa aurretik ere izena emateko aukera izango dute parte hartu nahi dutenek, 30 euroren trukean. Hori bai, 200 bikoteko muga jarri dute antolatzaileek eta, beraz, 50 bikotek eman ahal izango dute izena bihar.

18:00etan hasiko da lasterketa, plazan eta 6,7 kilometroko ibilbidea izango du.