Elkartasun pintxo poteoa egingo dute bihar, elkarretaratzearen ostean

Urola Kostako Hitza 2011ko urr. 27a, 12:10

Egin dezagun bidea ekimenaren barruan, hilaren azken ostiraletan ekitaldi desberdinak antolatuko dituzte

Behin pintxo poteoa bukatuta, kontzertuak izango dira Orkatzen

Egin dezagun bidea ekimenaren barruan, hileko azken ostiraletako ekimenek askotako koloreak hartuko dituzte, hilabetetik hilabetera "ekimenez josiko" dituztelako hileroko azken ostiral arratsaldeak. "Bertso afaria, mus txapelketa, antzerkia, herriko taldeen kontzertuak, bertso saioa, lehiaketak, erakusketak", izango dira besteak beste.

Bihar, ostirala, urriaren azken ostirala izanda, 19:00etatik 19:30era elkarretaratzea egingo dute, herriko plazan. Kontzentrazioa bukatutakoan, 19:30etik 21:00etara, herriko tabernetan Elkartasun pintxo poteoa egingo dute. Gero, Bergarako Garate eta Arrasateko Sala Brothers taldeen kontzertuak izango dira Orkatzen.

Pintxo poteoko tabernak honako hauek dira:

Hil honetan: Korrale, Zuhatz, Amaia, OƱatz, Lokotx eta Txarrantxa.

Hurrengo hilean: Etxe-Zuri, Orkatz, Bost, Intz, Fideo, Sanagustin eta Charli.