Beñat Lizaso hirugarren Oñatiko final-laurdenean

Uztarria.eus 2011ko urr. 24a, 12:10

.479 puntu lortu zituen Lizasok

Irazuk irabazi zuen saioa 502 puntu eskuratuta

Joan den zapatuan, hilak 22, hasi ziren Oñatin, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-laurdenak. Bertan aritu ziren kantuan Beñat Lizaso, Jexux Mari Irazu, Agin Rezola, Iñaki Zelaia, Iñaki Gurrutxaga eta Iban Urdangarin.

.479 puntu lortu zituen Lizasok, eta hirugarren sailkatu zen. Irazuk irabazi zuen saioa 502 puntu eskuratuta, eta Agin Rezola bigarren izan zen 479,5 punturekin.

Bosgarren final-laurdena, Azpeitian

Bosgarren eta azken final-laurdena Azpeitian izango da, azaroaren 11n. Bertan izango da besteak beste Jokin Uranga azpeitiar bertsolaria.

Sarrerak erosi daitezke dagoeneko.

Finalerdietara 18

.30 bertsolarik abestuko dute final-laurdenetan, eta horietatik 18 sailkatuko dira finalerdietara. Oraindik ikusteko dago Lizaso sailkatuko den ala ez.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaz gehiago jakin nahi izanez gero, egin klik hemen .