Iñaki Errazkin Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketako administrazio kontseiluko kidea izango da

Uztarria.eus 2011ko urr. 21a, 12:10

Atzo, osteguna, izendatu zituen GHK-k administrazio kontseiluko kideak

Gipuzkoako zortzi mankomunitatetatik seitan eskuratu du Bilduk presidentetza, eta PSE-EEk bitan

Iñaki Errazkin Vitoria (Azpeitia, 1975) Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketako administrazio kontseiluko kide izango da aurrerantzean. Izan ere, atzo, osteguna, aukeratu zituzten, mankomunitateetako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko kideek, Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketako (GHK) administrazio kontseilua osatuko duten kideak nor izango diren.

Gipuzkoako zortzi mankomunitatetatik seitan eskuratu du Bilduk presidentetza, eta PSE-EEk bitan. Iñaki Errazkinez gainera, Nora Galparsoro, Leire Egaña, Amaia Gurutzeta, Ainhoa Ugalde, Azeari Andonegi eta Imanol Azpiroz izango dira Bilduko ordezkariak. PSE-EEkoak, berriz, Arcadio Benitez eta Denis Itxaso.