Komiki eta ilustrazio tailerra antolatu dute

Urola Kostako Hitza 2011ko urr. 20a, 12:10

Arte eta Diseinuko Ikastegiak antolatu du ikastaroa datozen hiru hilabeteetarako

Tailerra haur eta helduentzako da eta azaroko aurreneko astean hasiko da

Arte eta Diseinuko Ikastegiak komiki eta ilustrazio tailerra antolatu du datozen hiru hilabeteetarako. Tailerra, Mirian Quintana artista eta irakasle urretxuarrak emango du eta klasean astean bitan izango dira, 19:00etatik 20:30era.

Tailerra haur eta helduentzako da eta azaroko aurreneko astean hasiko da, gutxienez hamar pertsonako taldea osatzen badute.

Izena, Arte eta Diseinu Ikastegiko 617 129 813 edo 669 414 025 telefono zenbakietara deituta eman beharko da.