Udalbatza Osoaren ezohiko bilkura egingo dute, bihar

Uztarria.eus 2011ko urr. 20a, 12:10

Udaletxeko Areto Nagusian izango da bihar, ostirala, 18:00etan hasita

Zerga agintarauen inguruan-eta hitz egingo dute

Azpeitiko Udalak bihar, ostirala, Udalbatza Osoaren ezohiko bilkura egingo du, 18:00etan hasita, udaletxeko Areto Nagusian.

Honakoak dira gaurko plenoan landuko dituzten gaiak:

  • 2012rako zerga agintarauen aldaketa onartzea.
  • Eliz kale 10 Bis 3. A-n dagoen etxebizitza Araubide Orokorreko Udal Etxebizitza Tasatua izateko behin betiko izendatzea.