Behobia-Donostiarako autobusa antolatu du Udalak

Urola Kostako Hitza 2011ko urr. 19a, 17:10

Azaroaren 13an izango da lasterketa

Autobuserako izena igerilekuan eman behar da eta 8 euro kostatuko da

Azaroaren 13an Behobia-Donostia lasterketa izango da eta han parte hartu nahi dutenentzako garraio zerbitzua antolatu du Udaleko Kirol Sailak. Autobusa Behobiara joateko bakarrik izango da. Autobuserako izena igerilekuan eman behar da eta 8 euro kostatuko da. 87 pertsonentzako tokia egongo da.

Azaroaren 13an, autobusak honako ordutegia izango du: Azkoitian liburutegi aurretik 08:00etan irtengo da eta Azpeitian igerileku aurretik 08:15ean.