Beñat Lizasoren txanda, Gipuzkoako txapelketako final-laurdenetan, zapatuan

uztarria.com, Urola Kostako Hitza 2011ko urr. 19a, 12:10

Oñatin abestuko du Lizasok, 17:30ean hasita

"Gogoarekin" dagoela dio azpeitiarrak, inoiz ez delako final-laurdenetaraino iritsi

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-laurdenetako saioak zapatuan, hilak 22, hasiko dira Oñatin. Oñatiko Zubikoa kiroldegian izango da saioa, 17:30ean hasita. Bertan izango da Beñat Lizaso azpeitiar bertsolaria, Agin Rezolarekin, Iban Urdangarinekin, Iñaki Gurrutxagarekin, Iñaki Zelaiarekin eta Jexux Mari Irazurekin batera.

"Gogoarekin" dagoela dio azpeitiarrak, inoiz ez delako final-laurdenetaraino iritsi. "Batere presiorik gabe" jardungo duela esan du, "geure aletxoak uzten saiatuko gara eta ondo pasatuta etxera".

Finalerdietara 18

.30 bertsolarik abestuko dute final-laurdenetan, eta horietatik 18 sailkatuko dira finalerdietara.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaz gehiago jakin nahi izanez gero, egin klik hemen .