Jon Ibarguren eta Idoia Besadak Euskal Herriko Dantza Txapelketa irabazi dute

Urola Kostako Hitza 2011ko urr. 10a, 14:10
Jon Ibarguren eta Idoia Besada bikote irabazlea, Nestor Basterretxea eskultorearekin.

Urriaren 9an jokatu zen Seguran (Gipuzkoa) eta hamar bikotek parte hartu zuten

Dantza jantzien saria ere irabazi dute

Igandean (urriak 9) Euskal Herriko 35. Dantza Txapelketa jokatu zuten hamar bikotek, Seguran (Gipuzkoa). Jon Ibargurenek (Azpeitia) eta Idoia Besadak (Pasaia) osatutako bikoteak lehen postua lortu zuten. Hala, Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako oroigarria, Eroski Bidaiak-ek emandako bidaiak, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarreko oroigarria, 700 euro, txapela, lepokoa eta Nestor Basterretxearen eskultura irabazi dituzte. Bikote irabazleak dantza sarien 200 euroko saria ere jaso zuen Seguran. Ibarguren eta Besadaren atzetik (121 puntu), bigarren, Arkaitz Pascuas eta Nagore De las Cuevas sestaoarrak (120 puntu) gelditu ziren.