Zine Klubaren emanaldiak bertan behera gelditu dira

Uztarria.eus 2011ko urr. 6a, 12:10

Filmeen banatzaile etxeekin arazoak izan dituzte T3. Zine Klubekoek

Kontuak argitu bitartean ez da emanaldirik izango

T3. Zine Klubak antolatutako emanaldiak bertan behera utzi dituzte, filmeen banatzaile etxeekin izan dituzten arazoak tarteko.

Kontuak argitu bitartean ez da emanaldirik izango. Beraz, gaur, osteguna, Sanagustin Kulturgunean ematekoak ziren De dioses y hombres filma ez dute eskainiko.