Ikaragarrizko jendetza eta Kilometroak bero-bero

Uztarria.eus 2011ko urr. 2a, 16:10
Garmendipeko gunea, eguerdian. Sekulako jendetza elkartu da han.

Andoainek jaso du datorren urteko festarako lekukoa

Ikusi albiste honetan lekukoaren esku-aldaketa eta Ikastolen festa guztiei egindako omenaldiaren bideoak

Azpeitiko Ikastola Ikasberrik antolatutako Kilometroak 2011 festa erantzun bikaina izaten ari da. Ikaragarrizko jendetza elkartu da orain arte Azpeitian, ibilbidean zehar eta bertan prestatu dituzten bost gune handietan.

Bereziki ikusgarria izan da eguerdi partean Garmendipeko gunean elkartu den jende uholdea, hango kontzertuak eta futbol derbia tarteko. Baina ibilbideko beste txokoak ere ez dira atzean geratu; txosnetan lana gogotik ari dira egiten eta, uneren batean zenbait edari agortzeraino iritsi diren arren, gehiago ekarri eta aurrera doaz.

Izan ere, bero-bero etorri dira aurten Kilometroak -a ze diferentzia, orain dela hamaika urteko festa egunarekin alderatuta!-. Eguzkiak gogor jotzen du eta jendea itzal biila dabil.

Eguerdiko ekitaldia

Irekiera ekitaldia eta gero, eguerdi partean egin da Ikasberriko kiroldegian eguneko bigarren ekitaldi instituzionala. Bertan, Andoaingo Aita Larramendi Ikastolak datorren urteko festarako lekukoa jaso dute eta, aurretik, Azpeitiko Ikastola Ikasberrik Ikastolen festa nagusi guztiak omendu dituzte.

Ikusi bideo hauetan eguerdiko ekitaldiaren bi pasarte:



Kilometroak argazkitan

Orain arteko eta egunean zeharreko argazki bilduma osatuak ikus ditzakezue Kilometroak 2011ren komunikazio taldearen lotura hauetan:

Azpeitiko Argazki Elkartekoen lankidetza ere badute gaurko egunerako.