'Eskola kirola' programa zapatuan hasiko da

Uztarria.eus 2011ko ira. 28a, 11:09

Benjaminen eta alebinen saskibaloi txapelketari hasiera emango zaio

09:00etatik 13:00etara bitartean izango dira partidak Betharrametan, Perdillegin eta Urola Ikastolan

Datorren zapatuan, urriak 1, benjaminen eta alebinen saskibaloi txapelketari hasiera emango zaio.

Eskola kirola programaren baitan antolatuta dago txapelketa, eta partiden lekuak Betharram, Perdillegi 2-3 eta Urola Ikastolan izango dira 09:00etatik 13:00etara bitartean.