Odol emaileen elkarteak 3.000 donazio behar ditu

Urola Kostako Hitza 2011ko ira. 28a, 11:09

Hilabete honetako odol biltzea gaur, asteazkena, izango da

.17:00etatik 21:00etara egongo da horretarako aukera

Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteak herriak daukan odol falta azpimarratu nahi izan du. Odol emaileen kopuruak gora egitea beharrezkoa dela jakinarazi dute, baita behar hori asetzeko 3.000 bat donazio beharko litzatekeela ere.

Horregatik, herritar guztiak anbulatoriora joateko animatu nahi izan dituzte odola ematera joateko. Ordu aldaketa eman denez, hilabete honetako odol biltzea gaur, asteazkena, izango da 17:00etatik 21:00etara.