Urriaren 3an hasiko dira ikastaroak Arte eta Diseinu ikastegian

Uztarria.eus | Hezkuntza | Artikulua
2011-09-16 10:09

Talla egurrean, haurrentzako eskulan eta marrazki saioak eta oleo ikastaroak eskainiko dituzte

Dagoeneko eman daiteke izena astelehenetik ostegunera bitartean

Urteroko legez, Adi Arte eta Diseinu ikastegian ikasturte berrirako hainbat ikastaro antolatu dituzte. Urriaren 3an hasiko dira ikastaroak, eta Oleoa eta marrazteko beste teknika batzuk, haurrentzako marrazki eta eskulanak eta talla egurrean izango dira aurten eskainiko dituzten ikastaroak.

Oleo eta beste teknikekin marrazteko ikastaroa astelehenetik ostegunera bitartean izango da, 15:30etik 17:00etara. Gainera, ikasle berriek lehen hilabetean doan ikasteko aukera izango dute.

Haurrentzako marrazki eta eskulan ikastaroa ere astelehenetik ostegunera izango da. Beatriz Pozo izango da iraskaslea, eta 17:30ean hasi eta 19:00etan amaituko dira klaseak.

Antolatu duten hirugarren ikastaroa egurra tallatzen ikastekoa da. Mikel Sanjuanek eskainiko du ikastaroa, eta astelehenetik ostegunera izango da, 19:30etik 21:00etara.

Ikastaroetan izena eman nahi dutenek, astelehenetik ostegunera bitartean izango dute horretarako aukera, 17:30etik 19:00etara. Informazio gehiago behar duenak 669 414 020, 635 728 792 edo 943 81 28 08 zenbakietara deitu besterik ez du.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa