Ikasturte berriarekin batera datoz ikastaroak

Uztarria.eus 2011ko ira. 5a, 13:09

Musika Eskolan gaur hasiko dute ikasturte berria, baina matrikulazio epea zabalik dago oraindik

Udal Euskaltegiko ikastaroetan ere eman daiteke izena dagoeneko

Ikasturte berriarekin batera hainbat ikastaro antolatzen da herrian.

Juan de Antxieta Musika Eskolan gaur, astelehena, hasiko dute ikasturte berria. Ikasturteko ordutegiak-eta gaurtik aurrera banatuko dituzte buelgoan.

Matrikulazio epea zabalik dago oraindik, eta bulegoan egin beharko da izen ematea, 10:30etatik 12:30era eta 17:30etik 19:30era. Informazio gehiago behar izanez gero, berriz, 943 81 62 63 zenbakira deitu behar da.

Udal Euskaltegiak eskaintzen dituen ikastaroetan ere eman daiteke izena dagoeneko. 16 urtetik gorakoentzat antolatu dituzte ikastaroak, eta izena Euskaltegian bertan edo 943 81 19 47 telefono zenbakira deituta eman behar da.