Azken zozketa egin eta itxi du Uztarriak saninazioetako tonbola

Uztarria.eus 2011ko abu. 2a, 00:08

Saritutako hiru zenbakien jabeak irailaren 1etik 15era pasatu daitezke Uztarriaren egoitzatik, sarien bila

Ordezko zenbakiak ere aterata daude; irailaren 15etik 30era izango dute balioa, hasierakoak agertzen ez badira bakarrik

Uztarria Komunikazio Taldeak hirugarren urtez jarraian saninazioetan Erdikalean irekita izan duen tonbolak itxi berri ditu ateak. Dozenaka eta dozenaka izan dira aurten ere Santio bezperan martxan jarri zen tonbolan boletoak erosiz parte hartu duten azpeitiar eta bisitariak; eskerrik beroenak, guztioi.

Hasieran agindu bezala, azken zozketa eginez itxi ditu ateak Uztarriaren tonbolak. Hiru sari zozketatu dira. Hona hemen, saritutako zenbakiak eta bakoitzari dagokion saria:

  • 4913: Bi lagunentzako asteburuko egonaldia, Eroski Bidaiak-en eskutik.
  • 4884: Netbook (ordenagailu eramangarri txikia) bat, Ukabiren eskutik.
  • 3356: 4 lagunentzako afaria, Kiruri jatetxean.

Epeak eta ordezko zenbakiak

Zenbaki horien jabeek irailaren 1etik 15era arteko epea izango dute sariak jasotzeko. Horretarako, Uztarriaren egoitzatik pasatu behar dute (Perez Arregi plaza, 1 behea).

Epe horren barruan goiko zenbakiak agertzen ez badira, ordezkoak ere izendatuta ditu ja Uztarriak. Hauek dira: 2700 (asteburuko egonaldia), 7205 (netbook-a) eta 0197 (afariak). Zenbaki hauek irailaren 15etik 30era izango lukete balioa, beti ere goikoen jabeak aurrez agertuko ez balira.

Opariak jasotzeko

Azken zozketako zenbakien jabeek bezala, Uztarriaren tonbolan saridun boletoa tokatu baina oraindik sariak jasotzeko daudenek ere, hala nahi izanez gero, irailean izango dute sariaren bila joateko aukera, Uztarriaren egoitzara.

Izan ere, abuztuan Uztarriak oporrak hartu ditu.