Hasi dira saninazioak

Uztarria.eus 2011ko uzt. 30a, 14:07

Txupinazoa Julian Barrenetxea abesbatzakoek eta Azpeitiko Ikastola Ikasberriko kideek bota dute

Astearte goizera arte hainbat ekimen izango da herrian

Eguraldia lagun, iritsi da uztailaren 30a, San Inazio bezpera, eta hamabiak jo orduko hasi dira festak Azpeitian. Abuztuaren 2 (asteartea) goizaldera arte festa giroa nagusituko da herrian.

Aurtengo txupinazoa Julian Barrenetxea abesbatzakoek eta Azpeitiko Ikastola Ikasberriko kideek bota dute: abesbatzak 25 urte bete dituelako eta Kilometroak 2011 Azpeitian izango delako.

Eneko Etxeberria (Bildu) alkateak lagundu die, Udaleko beste zinegotziekin batera, eta alkateak festak ondo pasatzeko dei egin die herritarrei.

Jende ugari elkartu da plazan, eta herritarrak festa giroan murgilduta dabiltza dagoeneko. 15:00etan, 1.200 bat lagunek herri bazkaria egingo dute plazan.

Datozen orduetako eta egunetako ekitaldiak-eta ikusteko egin klik hemen , hemen eta hemen .