Mendea pasatuta, berriketarako gogoz

Uztarria.eus 2011ko uzt. 29a, 12:07
Eserita, Albina Arregi, Juan Aranburu eta Mari Cruz Aizpuru; zutik, Eneko Etxeberria alkatea, Josefa Odriozola, Jesusa Aranguren, gizarte zerbitzuetako Edurne Zubia teknikaria, eta senide bat. (Hitza)

Ehun urtetik gorako bost herritar omendu zituzten atzo, udaletxean

Albina Arregi, Juan Aranburu, Mari Cruz Aizpuru, Josefa Odriozola eta Jesusa Arangurenek dira omenduak

Azpeitiko Udalak saninazio jaien bezperan azpeitiar beteranoenak omendu ditu. 100 urtetik gorako bost gizon-emakume bizi dira herrian, eta gustura jaso zuten atzo, osteguna, Udalaren oroigarria.

Albina Arregi, Juan Aranburu, Mari Cruz Aizpuru, Josefa Odriozola eta Jesusa Arangurenek omendu zituzten udaletxeko aretoan. Omenduez gain, bertan izan ziren Eneko Etxeberria alkatea, Leire Etxaniz zinegotzia eta Edurne Zubia udal teknikaria ere.

Ondoren, hamaiketako berritsuaz gozatu zuten guztiek.