Saninazioetan, 'Hire animau hai, mahuai'

Uztarria.eus 2011ko uzt. 27a, 15:07

Festa Herrikoien Batzordeak festetan parte hartzeko deia zabaltzeko asmoz spota egin du

Santioak pasatu eta saninazioak iristear diren honetan, Azpeitiko Festa Herrikoien Batzordeak festetan parte hartzeko deia zabaltzeko asmoz, spota egin du.

Bideoan, aurtengo festetako leloa izango den Animau hai, mauhai! hitz-jolasa aitzakia hartuta, Marea Arroxan eta Festa Herrikoien Batzordeak antolatutako ekimenetan parte hartzera animatzeko deia egiten dute zenbait herritarrek.