Loraldi balkoi eta leiho lehiaketako sariak banatu dituzte

Uztarria.eus 2011ko uzt. 27a, 14:07
Balkoi ederrenaren saria jaso zuen balkoia.

Balkoi ederrenaren saria Lourdes Ibarguren Elustondok irabazi zuen

Baserri-atari ederrenaren saria Landetako Urbietatxo baserriko Gurutze Zubimendi Albizurik jaso zuen.

Joan den igandean, Santio Eguna, banatu zituzten 2011ko Loraldi balkoi eta lehio lehiaketako sariak. Hiru sari banatu behar zituzten: balkoi ederrenaren saria, balkoi berritzaileenaren saria eta baserri-atari ederrenaren saria. Aurten, ordea, lehiaketan parte hartzeko izena aurrez eman behar zen.

Epaimahaia Irene Altuna loradendako Miren Altunak, Kimu Bateko Iker Goikoetxeak eta Ingurugiro Etxea Fundazioko zuzendari Orkatz Goenagak osatu dute. Balkoi ederrenaren saria Lourdes Ibarguren Elustondok irabazi zuen, balkoiaren ikusgarritasuna dela-eta. Balkoi berritzaileenaren saria inori ez ematea erabaki zuen epaimahaiak, eta baserri-atari ederrenaren saria Landetako Urbietatxo baserriko Gurutze Zubimendi Albizurik jaso zuen. Antolatzaileen arabera, dagoen lekuan egonda hain txukun mantentzeagatik eman diote Urbietatxo baserriko atariari saria.