ASPErekin jokatutako lehenengo partida irabazi egin du Peñagarikanok

Uztarria.eus 2011ko uzt. 19a, 13:07

Igandean jokatu zuten partida Aritz Lasa eta Kepa Peñagarikanok Idoate eta Laskurainen kontra

.22-17 nagusitu ziren Peña eta Lasa

Kepa Peñagarikano beizamar pilotariak igandean, hilak 17, jokatu zuen ASPE enpresa eibartarrarekin lehenengo partida.

Aritz Lasa urretxuarra izan zuen bikote Peñal Idoate eta Laskurainen kontra, eta 22-17 irabazi zuten partida Peñagarikanok eta Lasak. Ia partida guztian markagailuan aurretik joan ziren beizamarra eta zarauztarra.

Hamar urte darama Peñagarikanok maila profesionalean. 2001eko uztailaren 6an debutatu zuen Izarraitzen Asegarce enpresarekin. Ordutik lortutako garaipenen artean aipagarriena 2003an 2. mailako banakako txapelketan lortutakoa da.