Benito Lertxundiren kontzerturako sarrerak zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2011ko eka. 30a, 19:06

Ez Dok Amairun Lertxundirekin batera ibilitako hiruren izenak eman behar zituzten bazkideek zozketan parte hartzeko

Leire Gorrotxategi, Juan Ignacio Sudupe, Josu Izagirre eta Xabi Bikendi dira irabazleak

Benito Lertxundik bihar, ekainak 1, Kilometroak festaren alde Izarraitz frontoian emango duen kontzerturako lau sarrera bikoitz zozkatu ditu Uztarriak bazkideen artean.

Ez Dok Amairun Lertxundirekin batera ibilitako hiruren izenak eman behar zituzten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta zuzen erantzun duten guztien artean egin du zozketa Uztarriak. Leire Gorrotxategi, Juan Ignacio Sudupe, Josu Izagirre eta Xabi Bikendi dira irabazleak.

Uztarria saritutako bazkideekin harremanetan jarriko da, sarrerak nola eskuratu behar dituzten adierazteko.

Lehiaketa gehiago datozen hilabeteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.