Gaurko udalbatzarrean osatuko dira batzordeak

Uztarria.eus 2011ko eka. 30a, 12:06

Udaletxeko areto nagusian izango da batzarra, 18:30ean hasita

Talde politikoen osaketen berri emango da, besteak beste

Gaur, osteguna, ez-ohiko batzarra izango da udaletxeko areto nagusian, 18:30ean hasita.

Talde politikoen osaketen berri emango da, Batzorde Berriemaile Iraunkorrak eratuko dira, Udal Korporazio ordezkariak izendatuko dira eta Udaleko beharretarako liberatuko diren karguak zehaztuko dira; Gobernu Batzordearen eraketaren, osaketaren eta Alkateordeen izendapenaren berri ere emango dute gaurko bilkuran.