Iñaki Errazkin izendatu dute Gipuzkoako ahaldun nagusiaren kabineteko buru

Uztarria.eus 2011ko eka. 28a, 17:06

2007ko ekainetik 2009ko urtarrilera artean Azpeitiko alkatea izan zen

Bildu dago Gipuzkoako foru gobernuan

Iñaki Errazkin Vitoria (Azpeitia, 1975) da Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiaren kabineteko burua, herrialdeko buletin ofizialak dioenez.

Bildu dago Gipuzkoako foru gobernuan, lehengo astetik. Batzar Nagusietako 51 batzarkidetatik 22 lortu zituen maiatzaren 22ko hauteskundeetan EAk, Alternatibak eta independenteek osatutako koalizioak. Garitano aste honetan da diputatuak jakinaraztekoa.

2007ko ekainetik 2009ko urtarrilera artean Azpeitiko alkatea izan zen Errazkin, ANV alderditik —EArekin eta Aralarrekin akordioa eginda—. 2003-2007ra Habea plataformako hautetsia izan zen —Espainiako Justiziak baliogabetuta zegoen Habea—.