Mikel Larrañaga Euskadiko III. Mailako Aizkora finalean izango da.

Uztarria.eus 2011ko eka. 28a, 12:06

Hernanin lortu du finalerdirako txartela azpeitiarrak

Bere txandako bizkorrena izan da

Mikel Larrañaga aizkolari azpeitiarrak Euskadiko III. Mailako Aizkora Txapelketako finalerako txartela lortu du pasa den asteburuan Hernanin. Ezkiaga plazan jokatu zen joan den ostiralean finalerdietako hiru kanporaketetatik lehena, eta Larrañagarekin batera, Jon Irazu zizurkildarrak ere lortu du finalerako txartela.

.11 aizkolari aritu ziren Hernaniko kanporaketan, hiru txandatan banatuta. Aizkolari bakoitzak lana pago-enbor kanaerdiko ebaki behar izan zituen, eta Larrañaga izan zen bizkorrena. 01:30ean lortu zuen lehen enborra ebakitzea, 03:34rako lortu zuen bigarrena, 05:45erako moztua zuen hirugarrena eta, azkena, 07:47 denboran ebaki zuen.

Txapelketak bigarren kanporaketa igande honetan, uztailaren 3an, jokatuko dute Usurbilen. Guztira 35 aizkolari ariko dira lehian, hiru multzotan banatuta. Multzo bakoitzak izango du bere kanporaketa eta horietako bakoitzeko lehen bi sailkatuek, seik guztira, jokatuko dute finala.