Elkarretaratzeak deitu ditu Bilgune Feministak gaurko eta biharko

Uztarria.eus 2011ko eka. 27a, 13:06

Gaur, astelehena, Durangon hildako emakumearen gertaera salatuko dute 19:30ean, plazan

Bihar, aldiz, Sexu Askatasunaren Eguna dela-eta, elkarretaratzea eta luntxa egingo dituzte, 19:30etatik aurrera

Azpeitiko Bilgune Feministak arrazoi desberdinak tarteko, bi elkarretaratze deitu ditu gaurko eta biharko.

Gaur, astelehena, Durangon hilaren 16an leihotik erorita hil zen emakumearen gertaera salatzeko egingo dute elkarretaratzea. Bilgune Feministak esan duenez, "emakumeen kontrako indarkeria kasu gisa baieztatua izan da Durangokoa". 19:30ean izango da elkarretaratzea, plazan.

Bihar, hilak 28, aldiz, Sexu Askatasunaren Eguna dela-eta, Ni plazerra naiz lelopean kontzentrazioa egingo dute. Plazan izango da, 19:30ean hasita eta, behin elkarretaratzea bukatuta, luntxa egingo dute.