Zabalik da jada Urola BHIn matrikulatzeko epea

Uztarria.eus 2011ko eka. 21a, 13:06

Matrikula uztailaren 5a bitartean egin daiteke, hura barne

Bi batxilergo modalitate eskaintzen dituzte: Zientzia eta Teknologia zein Giza eta Gizarte Zientziak

Zabalik da Urola Ikastola Azkoitia Azpeitia BHIn 2011712 ikasturterako Batxilergoko matrikula egiteko epea, uztailak 5a bitartean, hura barne.

Bi batxilergo modalitate eskaintzen dituzte: Zientzia eta Teknologia zein Giza eta Gizarte Zientziak.

Bestalde, Lanbide Heziketako erdi eta goi mailako zikloetan matrikulatzeko epea uztailaren 4tik 8ra izango da. Informazio gehiagorako, zuzenean ikastetxeetara joan edo 943 85 21 74 (Azkoitia) edo 943 81 37 70 (Azpeitia) telefonoetara dei daiteke.