Elkoddachy eta Talavera nagusitu dira Urrestillako Sanjoanetako Herri Krosean

Uztarria.eus 2011ko eka. 20a, 13:06

Lehenengo azpeitiarrak Iñaki Zubizarreta eta Nerea Etxeberria izan ziren

Hainbat gaztetxok ere hartu zuten parte lasterketan

Sanjoanen baitan, pilota partidak izan ziren ostiralean Urrestillan, eta zapatu arratsaldean, berriz, Herri Krosa. Gizonezkoetan helduen lasterketako irabazlea Brahim Elkoddachy izan zen; lehen azpeitiarra, aldiz, Iñaki Zubizarreta. Emakumezkoetan lehenen Rosi Talaverak bukatu zuen; lehen azpeitiarra, berriz, Nerea Etxeberria izan zen.

17:00ak pasatxoan hasi ziren haurren lasterketak eta hainbat gaztetxok hartu zuten parte. 0-6 urte bitartekoak izan ziren irteten aurrenak. Segidan benjaminen lasterketa, alebinena, infantilena, kadeteena eta jubenilena izan ziren hurrenez hurren. Parte hartu zuten haur guztiei oroigarri bana eman zieten antolatzaileek, eta horrez gainera kirol-dendek emandako erosketa txartelak zozkatu zituzten. Helduen artean ere egin zituzten zozketak.

Zapatuko lasterketa nagusiaren sailkapena ikus dezakezue hemen