Kultur taldeek diru laguntzak eskatzeko epea hilaren 15ean zabalduko du Udalak

Uztarria.eus 2011ko eka. 8a, 12:06

Uztailaren 15era arte eskatu dezakete diru laguntza kultur taldeek

Eskaerak Udaleko Kultur Batzordean egin behar dira

Udalak ekainaren 15ean, asteazkena, irekiko du kultur taldeek diru laguntzak eskatzeko epea. Azpeitiko kultur taldeek 2011 urterako diru laguntza eskaerak Udaleko Kultur Batzordera bidali beharko dituzte, eta uztailaren 15a izango da horretarako azken eguna.

Diru laguntza eskaera egiteko orduan taldearen datuak, taldeko arduradunaren datuak, taldeko partaideen izen-abizenak, 2011 urteko plangintza eta aurrekontua eta 2010ean Udaletik jasotako diru laguntza eta hori zertan erabili den azaltzen duen txostena aurkeztu behar dira udaletxean.

Informazio gehiago behar duenak Udaleko Kultur Batzordera, 943 15 70 68 zenbakira, deitu behar du.