Organoa "probatu eta ezagutzeko" ateak zabalik Esklabetan

Uztarria.eus 2011ko eka. 7a, 19:06

Juan Antxieta Musika Eskolak antolatu du biharko, asteazkena, 17:00etatik aurrera

Larunbatean, hilak 11, Bergarako eta Azpeitiko organo-jotzaile gazteek kontzertua emango dute

Musika tresna handiena ardatz hartuta, ate irekien jardunaldia antolatu du Juan Antxieta Musika Eskolak. Organoa ?probatu eta ezagutzeko" aukera eskaini nahi die musika eskolak "interesa edo kuriositatea" duten guztiei. Bihar, ekainak 11 eta asteazkena, Esklabetako elizan izango da hitzordua, 17:00etatik aurrera.

Organora hurbiltzeko ekimen hori Azpeitiko eta Bergarako musika eskoletako elkartrukearen bigarren ekitaldia garatuko den astebukaeraren aurretik dator. Larunbatean, hilak 11, Bergarako eta Azpeitiko organo-jotzaile gazteek kontzertua emango dute, hori ere Esklabetako elizan, goizeko 11:30ean. Aurrez Azpeitikoak izan ziren Bergaran.