Seigarren bidaia txartela, 1057 zenbakiarentzat

Uztarria.eus 2011ko eka. 7a, 14:06

Ordezko zenbakia 1.522 da

Datorren ostiralean, hilak 10, Etxe Zuri tabernan egingo dute zozketa

Azpeitiko Tabernarien Elkarteak antolatutako Ostiralero, trago1 ta biajie ekimenaren baitan seigarren zozketa egin zuten ostiralean, hilak 3, Amaia tabernan. Zenbaki saritua 1.057a izan zen. Zenbaki horren jabeak 250 euroko balioa duen bidai txartel bat irabazi du eta nahi duen lekura joateko aldatu dezake Eroski Bidaiaken. Astebeteko epea du zenbaki sarituaren jabeak azaltzeko, bestela 1.522 zenbakia da ordezkoa.

Ostiralero, trago1 ta biajie ekimenaren barruan hamabi ostiraletan egingo dituzte zozketak tabernariek. Datorren ostiralean, ekainak 10, Etxe Zuri tabernan egingo dute zazpigarren zozketa, gaueko 01:00etan.