Zuzenien lasterketan parte hartzeko izena eman daiteke dagoeneko

Uztarria.eus 2011ko eka. 6a, 13:06

Lasterketa uztailaren 3an izango da

Ekainaren 28ra bitartean eman ahal izango da izena

III. Zuzenien mendi lasterketa bertikala Euskal Herriko Igoera Bertikalen Kopako probetako bat izango da, Txindokikoarekin eta Uharte Arakilekoarekin batera.Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatzen du, eta aurten lasterketa uztailaren 3an izango da.

.18 urtetik gorako edonork eman dezake izena dagoeneko. Hilaren 28an bukatuko da izen-ematea eta lehenengo 250 lasterkariek hartu ahal izango dute parte. Asteazkenetan eman ahal izango da izena 21:30etatik 22:30etara bitartean, 943 02 58 93 zenbakira deituta edo www.lagunonakmb.org .

Parte hartzeko 20 euro ordaindu beharko dute eta federatuek, berriz, 15 euro. Dirua Caja Laboraleko 3005-0020-57-0200065432 kontu korronte zenbakian sartu behar da eta izen abizenekin egin beharko da diru-sarrera.

Irabazleak 300 euroko diru-saria jasoko du. Bigarrenak, berriz, 200 euro eta hirugarrenak eta laugarrenak, 100 euro eta 50 euro hurrenez hurren. Norbaitek Aitor Osaren (26' 58'') edo Nerea Amilibiaren (35'26'') errekorra gainditzen baldin badu 150 euro gehiago jasoko ditu.

.09:45ean hasiko da lasterketa Ezkerretegi paretik eta kronometratua izango da.