Emaitza onak Kimura Judo Klubekoentzat

Uztarria.eus 2011ko mai. 31a, 19:05

Azpeitikoek 26 domina ekarri zituzten Legazpiko 14 urtez azpiko txapelketatik

Pedro Guerrak urrezko domina lortu du beteranoentzako Espainiako I. Irekian

Herriko Kimura Judo Klubekoek emaitza onak lortu dituzte azkenaldian.

Maiatzaren 14an, Legazpin antolaturiko lehiaketan, judo elkarteko hainbat gaztetxok hartu zuten parte -batzuentzat aurreneko lehiaketa izan zen-, eta uzta polita lortu zuten, gainera. Azpeitikoek 26 domina ekarri zituzten Legazpiko 14 urtez azpiko txapelketatik: 11 urrezkoak, 8 zilarrezkoak, eta 7 brontzezkoak.

Eta gazteenetatik beteranoenetara joanda, egun berean beteranoentzako Espainiako I. Judo Irekia jokatu zuten Gasteizen. Kimurako Gaizka LarraƱaga eta Pedro Guerra lehiatu ziren han, eta lan txukuna egin zuten. Lan horren ondorioz, gainera, Pedro Guerrak urrezko domina lortu zuen.