Ostegunean izango da Sanjuandegiko Barraka Eguna

Uztarria.eus 2011ko mai. 31a, 13:05

.17:00etatik 21:00etara bitartean haur eta gaztetxoek barraketan euro baten trukean ibiltzeko aukera izango dute

Gaur hasiko dira festen baitan antolatutako ekimenak; Idiazabalgo txiste kontalariak izango dira Diego tabernan

Gaur, asteartea, hasiko dira Sanjuandegiko festen baitan auzoko Festa Batzordeak antolatutako ekimenak. Idiazabalgo txiste kontalariak izango dira Diego tabernan, 22:00etan hasita. Festak, ordea, ekainaren 5ean, igandean, bukatuko dira.

Hala, ostegunean, hilaren 2an, Haurren Barraka Eguna izango da. Hori dela-eta, 17:00etatik 21:00etara bitartean haur eta gaztetxoek barraketan euro baten trukean ibiltzeko parada izango dute.