Bosgarren bidaia txartela, 773 zenbakiarentzat

Uztarria.eus 2011ko mai. 31a, 13:05

Zenbaki horren jabeak 250 euroko balioa duen bidai txartel bat irabazi du

Datorren ostiralean, ekainak 3, Amaia tabernan egingo dute zozketa

Azpeitiko Tabernarien Elkarteak antolatutako Ostiralero, trago1 ta biajie ekimenaren baitan bosgarren zozketa egin zuten ostiralean, hilak 27, Korrale tabernan. Zenbaki saritua 773a izan zen. Zenbaki horren jabeak 250 euroko balioa duen bidai txartel bat irabazi du eta nahi duen lekura joateko aldatu dezake Eroski Bidaiaken. Astebeteko epea du zenbaki sarituaren jabeak azaltzeko, bestela 2.586 zenbakia da ordezkoa.

Ostiralero, trago1 ta biajie ekimenaren barruan hamabi ostiraletan egingo dituzte zozketak tabernariek. Datorren ostiralean, ekainak 3, Amaia tabernan egingo dute seigarren zozketa, gaueko 01:00etan.