Emakumeek jaialdia egin zuten ostiralean

Uztarria.eus 2011ko mai. 30a, 13:05

Emakume Mahaiak antolatu eta Parekidetasun Sailak bultzatutatako ikastaroetan parte hartu duten emakumeek eskaini zuten emanaldia

Jende ugari elkartu zen Sanagustin kulturgunean

Joan den ostiralean, hilak 27, Emakume Mahaiak antolatu eta Parekidetasun Sailak bultzatutatako ikastaroetan parte hartu duten emakumeek, ikasturte bukaerako jaialdia egin zuten, Sanagustinen.

Gitarra ikastarokoek emanaldia eskaini zuten lehenengo, eta antzerki taldekoek Lost & found antzezlana egin zuten segidan. Jende ugari elkartu zen kulturgunean.

Hona gitarra ikastaroko emakumeen emanaldiko bi bideo: