Ikasberriko jubenilak mailaz igo dira

Uztarria.eus 2011ko mai. 25a, 14:05
Ikasberriko jubenilen taldea mailaz igo da.

Ohorezko Jubenil Mailan jokatuko du datorren denboraldian Ikasberrik

Zapatuan, hilak 28, Jubenil Mailako finala jokatuko du Ikasberrik Astigarragako Mundarroren kontra Orion, 16:15ean hasita

Ikasberri Kirol Elkarteko Jubenil Mailako mutilen taldea mailaz igo da eta, beraz, datorren urtean Ohorezko Jubenil Mailan izango da.

Jubenil Mailako taldeak lehenengo postuan bukatu zuen ligaxka eta, zapatu honetan, hilak 28, beste ligaxkako lehenengoaren kontra jokatuko du finala. Orion neurtuko ditu indarrak Ikasberrik Astigarragako Mundarroren kontra, 16:15ean hasita. Hala, irabazlea jubenil mailako txapelduna izango da.