Zubizarreta irabazle Resanoren kontrako aizkora apustuan

Uztarria.eus 2011ko mai. 23a, 21:05
Joxe Felix Zubizarreta, nekatuta baina pozik, lanak bukatu zituen unean (IBON ERRAZU)

Zarautzen bizi den azpeitiarrak 35 minutu eta 53 segundu behar izan zituen lanak bukatzeko

Atzo, igandea, jokatu zuten apustua zezen-plazan

Joxe Felix Zubizarretak (Azpeitia, 1972) nahikoa aise irabazi zuen Iban Resano nafarraren aurkako aizkora dema. Atzo, igandea, jokatu zuten apustua zezen-plazan. Harmailetan jende asko elkartu ez arren, giro polita bizi izan zuten eguerdi partean herri-kirol zaleek.

.60 ontzako hamar enbor zeinek azkarrago ebaki, hori zuten erronka Zubizarretak eta Resanok. Gogor ahalegindu ziren biak, baina azkenean hiru minutu pasako aldea atera zuen etxeko mutilak. Zarautzen bizi den azpeitiarrak 35 minutu eta 53 segundu behar izan zituen lanak bukatzeko; Resanok, berriz, 39 minutu eta 6 segundo.

Orain dela bi urte ere jokatu eta irabazi zuen apustua Zubizarretak Azpeitiko zezen-plazan, orduan Alex Txikonen kontra.