Hamaikabatek azpeitiarrentzat nahi duen etorkizuna azaltzen duen bideoa egin du

Uztarria.eus 2011ko mai. 19a, 12:05

Hamaikabatek etorkizunean nolako Azpeitia nahi duen irudikatu dute bideoan

Hamaikabatekoek diotenez, "eremu hutsen, degradatuen edota erabiltzen ez direnen birmoldaketari lehentasuna ematen diogu"

Hamaikabatek etorkizunean nolako Azpeitia nahi duen irudikatu dute bideoan. Eta, Hamaikabatekoek diotenez, "eremu hutsen, degradatuen edota erabiltzen ez direnen birmoldaketari lehentasuna ematen diogu".

Hamaikabatentzat herriak barrurantz hasi behar du eta ez kanporantz, eta plazak "zentralitatea" berreskuratzea dute helburu. Gainera, "hiri garapen orekatua eta epe luzeko ikuspegia duen herri antolamendua defendatzen dugu", dio Hamaikabatek.