Uztaro haurreskolan matrikula egiteko epea zabaldu dute

Uztarria.eus 2011ko mai. 3a, 12:05

2010ean eta 2011n jaiotako haurren izena eman ahal izango dute gurasoek

Maiatzaren 13ra bitartean izango dute izena emateko aukera

Zabalik da dagoeneko Uztaro haurreskolako matrikulazio epea. Hilaren 13ra bitartean 2010ean eta 2011n jaiotako haurrak matrikulatu ahal izango dituzte gurasoek. Maiatzaren 13tik aurrera jaiotzekoak diren umeen gurasoek ekainaren amaierara arte izango dute haiek inskribatzeko aukera. Matrikula aldi hori irailean eta urrian hasi nahi duten haurrentzat izango da.

Matrikula egiteko haurreskolara joan behar da (Euskalherria, 45-46-47) edo 943 81 31 90 zenbakira deitu. Bestalde, maiatzaren 7an haurreskola irekita egongo da, 10:30etik 12:30era, egoitza ezagutu nahi dutenentzat.

Motrizitatea hizpide

Maiatzaren 16an Juajo Quintelak hitzaldia eskainiko du, Uztaroren eskutik, Sindikatu Zaharrean, 18:00etan hasita. Jaiotzetik oinezko trebetasuna lortu arte motrizitate globalaren garapena izango da gaia.