Iñaki Uribe izango da PSE-EEren alkategaia

Uztarria.eus 2011ko api. 6a, 22:04
Iñaki Uribe, PSE-EEren alkategaia (PSE-EE)

HABEren zuzendaria da 2010eko urritik

Villabonako Udaleko zinegotzia da 2007tik, eta aurrez Errenteriakoan izan zuen kargua

Iñaki Uribe errenteriarra Burgoa izango da PSE-EEren Azpeitirako alkategaia datorren maiatzaren 22ko udal hauteskundeetan. Uribe HABEren (Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea) zuzendaria da 2010eko urritik. Villabonako Udaleko zinegotzia da, eta aurrez Errenteriakoan izan zuen kargua. Errenterian, hango Udal Euskara Patronatuaren lehendakaria izan zen.

Alderdi sozialistak prentsa-ohar bidez eman du jakitera Azpeitiko alkategaiaren berri. Ohar horretan, "ilusioz, arduraz eta Azpeitiarekiko erabateko konpromisoarekin" lan egingo duela dio Iñaki Uribek. Bere lehentasunak enplegua sortzea eta gazteei etxebizitza "duin eta arrazoizkoak" eskaintzea izan direla aurreratu du: "Ezin litekeena da Azkoitian, Azpeititik lau kilometro eskasera, etxe batek 42.000 euro gutxiago baliotzea".

Uribek Manoli Uranga urrestildarraren lekukoa hartuko du alderdi sozialistaren alkategaitzan.