Aste Santurako hainbat ekimen antolatu ditu Gazteria Sailak

Uztarria.eus 2011ko mar. 28a, 17:03

Gaztelekuan zein Txiki Txoko eta Iturri Txiki ludoteketan aisialdiko ekimenak egingo dituzte apirilaren 25etik 29ra bitartean

Aste honetan bukatuko da izena emateko epea

Udaleko Gazteria Sailetik haur eta gaztetxoentzako ekimenak antolatu dituzte Aste Santurako. Gaztelekuan, 12 eta 17 urtekoentzako, XII. Gazte Astea antolatu dute, apirilaren 25etik 29rako. Ludoteketan ere HH 5etik LH 3ra, eta LHko 4. mailakoentzat, 5. mailakoentzat eta 6. mailakoentzat ekintza desberdinak antolatu dituzte.

Gazteriatik antolatutako ekimenetan parte hartzeko izena emateko epea zabaldu dute dagoeneko. Gazte Asteko ekitaldietan parte hartzeko apirilaren 2a baino lehen eman behar da izena gaztelekuan. Futbito txapelketan parte hartzeko, taldeko, 3 euro ordaindu beharko dituzte. Raketa txapelketan eta sabel dantza ikastaroan parte hartzeko ere 3 euro ordaindu beharko dira. Txindokiko Itzalara egingo duten egun pasa, berriz, 15 euro kostatuko da.

Iturri Txiki eta Txiki Txoko ludoteketan ere hainbat ekimen izango da Pazko Astean. Izena apirilaren 1a, ostirala, baino lehen eman beharko da. Parte hartzeko ludotekako bazkideek 12 euro ordaindu beharko dituzte eta gainontzekoek 15 euro.

Informazio gehiago behar izanez gero Gazte Informazio Bulegora zuzendu behar da. (udaltzaingoaren ondoan)

XII. Gazte Astea

Apirilak 26, asteartea: Futbito txapelketa, 10:00etatik 13:00etara.

Apirilak 27, asteazkena: Patata tortila lehiaketa, 10:00etatik 13:00etara.

Apirilak 28, osteguna: Raketa txapelketa eta sabel dantza ikastaroa, 10:00etatik 13:00etara.

Apirilak 29, ostirala: Txindokiko Itzalara egun pasa, 10:00etatik 16:00etara.

Aste Santua Ludotekan

**HH5 – LH1 – LH2 – LH3**

Apirilak 26, asteartea: Oka jolasa, 10:00etatik 13:00etara.

Apirilak 27, asteazkena: Sukaldaritza, 10:00etatik 13:00etara.

Apirilak 28, osteguna: Txiki Parkera egun pasa, 10:00etatik 17:30era.

Apirilak 29, ostirala: Altxorraren bila, 10:00etatik 13:00etara.

**LH4 – LH5 – LH6**

Apirilak 26, asteartea: Arropa kustomizatu, 10:00etatik 13:00etara.

Apirilak 27, asteazkena: Bizikleta irteera, 10:00etatik 13:00etara.

Apirilak 28, osteguna: Txindokiko Itzalara egun pasa, 10:00etatik 16:00etara.

Apirilak 29, ostirala: Sukaldaritza txapelketa, 10:00etatik 13:00etara.