Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariek emaitza "oso onak" lortu dituzte asteburuan

Uztarria.eus 2011ko mar. 28a, 14:03

Alebin eta benjamin mailako igerilariak Bergaran izan ziren Kirol Zehaztasun Ligako laugarren jardunaldian

Ana Alberdi azpeitiar igerilaria, berriz, Legazpin izan zen Partehartzeko Ligako jardunaldian

Joan den zapatuan, hilak 26, Izarraitz Igeri Elkarteko benjamin eta alebin mailako igerilariak Bergaran izan ziren Kirol Zehaztasun Ligako laugarren jardunaldian. Elkartekoek adierazi dutenez, "oso emaitza onak lortu zituzten herriko igerilariek".

Honatx azpeitiarrek lortutako emaitzak:

25m tximeleta: Paula Urrestilla (1. postua), Maitane Goenaga (2. postua), Ane Sudupe (3. postua), Maialen Sudupe eta Eneko Caballero (4. postua), German Aranburu (9. postua) eta Harkaitz Torre (10. postua).

50m tximeleta: Jon Aizpuru eta Oihana Goenaga (1. postua), Joanes Astigarraga eta Miren Caballero (2. postua), Markel Aranburu, IƱaki Etxeberria eta Jone Goenaga (4. postua), Unai Amenazar (9. postua) eta Aratz Iraola (19. postua).

100m tximeleta: Jakes Arteaga eta Aiora Beristain (1. postua), Maialen Aizpuru (2. postua), Eva Astigarraga (3. postua), Imanol Odriozola (9. postua) eta Julen Uranga (11. postua).

100m estiloetan: Aiora Beristain (1. postua), Eva Astigarraga (4. postua), Maddalen Sudupe (5. postua), Maialen Aizpuru (6. postua), Jakes Arteaga (8. postua), Imanol Odriozola (10. postua) eta Julen Uranga (12. postua).

400m librea: Jon Aizpuru eta Oihana Goenaga (1. postua) eta Miren Caballero (2. postua).

Taldekako frogan ere hartu zuten parte azpeitiarrek. Benjamin mailako bi talde 6x25 metro bularren lehiatu ziren eta lehenengo eta seigarren postuan sailkatu ziren. Alebin mailako bi talde, berriz, 4x50 estiloetan aritu ziren eta biek lehenengo postuak eskuratu zituzten.

.12 urtetik gorakoak

.12 urtetik gorako igerilariek Legazpin izan zuten zapatuan zita. Partehartzeko Ligako jardunaldia izan zen eta Ana Alberdi azpeitiar igerilaria bertan izan zen. 50 metro tximeletan garaipena lortu zuen eta 100 metro librean bigarren sailkatu zen.