Eskolarteko Igeriketa Txapelketa jokatu zuten joan den zapatuan

Uztarria.eus 2011ko mar. 16a, 12:03

Azpeitiko eta Azkoitiko ikastetxe eta ikastoletako 187 gaztetxok hartu zuten parte txapelketan

Antolatzaileen arabera, txapelketa "arrakastatsua" izan zen

Joan den zapatuan, hilak 12, Eskolarteko Igeriketa Txapelketa jokatu zen Azpeitiko igerilekuan. Aurrez izena 197 gaztetxok eman bazuten ere, 187k hartu zuten parte, eta antolatzaileek parte hartzaile kopuru hori "pozgarria" dela eta txapelketa "arrakastatsua" izan zela adierazi dute.

Azpeitiko eta Azkoitiko ikastola eta ikastetxeetako ikasleek hartu zuten parte lehian. Guztiek domina eskuratu zuten eta maila bakoitzeko lehenengo hiru igerilariek kopa ere bai. Sari banaketan, hirugarren mailatik aurrera, bereiztu egiten dira igeri elkarteetako igerilariak eta besteak.

Hona lehenengo postuak eskuratu zituzten igerilariak:

LH 1: Arantxa Sudupe eta Iker Aizpuru.

LH 2: Nagore Kerejeta eta Unax Odriozola.

LH 3 (elkarteetakoak ez direnak): Ainhoa Beristain eta Eneko LarraƱaga.

LH 3 (elkarteetakoak): Paula Urrestilla eta Eneko Caballero.

LH 4 (elkarteetakoak ez direnak): Alazne Lizundia eta Jakes Gurrutxaga.

LH 4 (elkarteetakoak):Angela Ocio eta Asier Ganzarain.

LH 5 (elkarteetakoak ez direnak): Ane Fierrez eta Iker Etxeberria.

LH 5 (elkarteetakoak): Aiora Beristain eta Jakes Arteaga.

LH 6 (elkarteetakoak ez direnak): Amaia Loiola eta Aitor Arrieta.

LH 6 (elkarteetakoak):Oihana Goenaga eta Ivan Olariaga.