2011ko udalekuetan izena emateko epea ireki dute

Uztarria.eus 2011ko mar. 14a, 15:03

.7 eta 13 urte bitarteko gaztetxoentzat irekita dago izena emateko epea

Hilaren 23ra bitartean eman ahal izango da izena

Gipuzkoako Foru Aldundiak 7 eta 13 urte bitarteko gaztetxoentzat antolatu dituen udalekuetan izena eman daiteke gagoeneko. Gaur, astelehena, hasi da izen-ematea eta hilaren 23an bukatuko da.

Izena Gazte Informazio Bulegoan (943 15 71 60), Foru Aldundiko Bulegoan edo www.gipuzkoa.net/oporraldi webgunean eman daiteke. Informazio gehiago behar duenak, Gazte Informazio Bulegora zuzendu besterik ez du.

.14 eta 17 urteko gaztetxoen udalekuetarako izen emate epea apirilean irekiko dute: hilaren 6tik 15era bitartean.