Idoia Argarate eta Asier Berasategiri Gatibu ikusteko sarrera bana tokatu zaie

Uztarria.eus 2011ko ots. 25a, 13:02

Bihar, zapatua, 23:00etan eskainiko duten ikuskizunerako sarrera bana eskuratuko dute bi bazkideek

Zein da Gatibu taldeko abeslaria? galderari erantzun behar zitzaion zozketan parte hartzeko eta Alex Sardui da erantzuna

Uztarria Komunikazio Taldeak Gatiburen kontzerturako bi sarrera zozkatu ditu bere bazkideen artean. Idoia Argarate eta Asier Berasategi izan dira irabazleak, eta beraz, bihar, zapatua, 23:00etan eskainiko duten kontzerturako sarrera bana eskuratuko dute.

Zein da Gatibu taldeko abeslaria? galderari erantzun behar zitzaion sarreren zozketan parte hartzeko, eta erantzuna Alex Sardui da.

Lehiaketa gehiago datozen hilabeteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.